BIZIPOZA ESKOLA LASARTE-ORIA ZIPRIZTINTZEN!

Lasarte-Orian, 2024 urtean elkarlana bideratu da Lasarte-Oriako Bizipoza taldearen eta herriko ikastetxe guztien artean. Helburua, guztion artean gai eta balore guzti hauek lantzea izan da, bidea elkarrekin eginez, elkar koordinatuta eta elkar aberasten. Lehen ikasturtea izan da elkarlana bideratu dena, eta esperientzia emankorra izan dela ikusita, datorren ikasturtean ere elkarlanean jarraitzeko asmoa dute.

Elkarlanak 3 oinarri izan ditu:

1.- Porrotx pailazoak herriko ikastetxeetan Bizipozaren aurkezpenak egin ditu haurrekin: guztira 6 saio.

2.- Bizipoza Eskolako Nerea Godoy Fuentes arduradunak, Bizipoza Eskola aurkeztu die ikastetxeetako irakasleei.

3.- Herriko Bizipoza taldeak eta ikastetxeek apirilak 26ean ekimen bateratua antolatu genuen herrian.

Irakurri egindako lanketa guztia ondorengo loturan:

BIZIPOZA ESKOLA, LASARTE-ORIA ZIPRIZTINTZEN
Scroll to Top