Manifestua
Ba al dakizu zer den Dravet Sindromea?Dravet Sindromea epilepsia genetiko arraro bat da. Haurren bizitzaren lehen urtean sortzen da eta gaixotasuna agertu artean, umeek garapen arrunta izan ohi dute. Ez dago gaitza sendatzeko tratamendu eraginkorrik. Sindromea pairatzen dutenek atzerapen kognitiboak dituzte, jokabide arazoak eta motorrak, baita asaldura klinikoak ere. Gaitz arraro hau 16.000 mila pertsonatik 1ek pairatzen duela baiesten da; dena den, ugariak dira diagnostikatu gabekoak. Dravet Sindfomearen Fundazioak gaixotasunaren inguruko ikerketa sustatzen du; izan ere, Dravet Sindromearen eta gaixotasun eratorrien efektuak murrizten eta gabetzen lagunduko duten tratamendu eraginkorrak aurkitu nahi ditugu. Horretarako, ezinbestean, jatorriaren eta diagnostikoaren ezagutzea aurrera egin behar dugu. Dravet Sindromearen ingurunean ikerketa ekosistema sortzea dugu helburu, sendagai berriak azkarrago sor daitezen. Amets bat……helburu bat….