Bea
info@naizen.eus
Zerbitzuak
-
- Hitzaldiak
- Formazioa irakasleei-profesionalei (familiak daudenean)
- EJko BERDINDUZ programaren bitartez ere egin daiteke
- Adin guztietarako
- EH osoan
Manifestua
Haur eta gazteen transexualitatea duela gutxira arte ikusezina izateaz gain pentsaezina ere bazen. Egun, txiki-txikitatik benetan diren bezala bizitzeko aukera duten pertsona transexualen lehen belaunaldia dugu gure artean. Horiei behatuz, transexualitateari buruz genituen aurreiritzi asko bertan behera geratu zaizkigu eta hainbat ondorio atera ditugu, besteak beste, testuinguruak berebiziko garrantzia duela haur eta gazte hauen garapenean. Oztoporik ez dutenean, beste haur guztiak bezala hazten dira, ongizate maila oso antzekoa izanik. Horregatik aniztasuna balore bezala ulertzen duen gizartea eraiki nahi dugu, gure seme-alabek lekua izan dezaten. Identitatea ez baitago hankartean, ez da aukeratzen den zerbait, ezta gaixotasun bat, aniztasunaren isla da. Gure haurrek ez dute okerreko gorputzik, gorputzak begiratzeko modua izan daiteke okerra eta horiek aldatzen jarraituko dugu.