Aniztasun funtzionala, gaitasunak eta gabeziak
Ezberdin berdinak gara
Aniztasun funtzionala bakoitzaren garunak duen funtzionatzeko modua da; diagnosi zehatz bat izan ala ez, norberak berea du. Atal honetan, aniztasun funtzionala lantzeko jarduerak lantzen dira.
DIAGNOSI BAT DUTEN PERTSONEK, EDOZEIN DELA ERE, HAINBAT GAITASUN ETA DESGAITASUN DITUZTE.
Guzti horiek lantzeko eta ezagutzeko Bizipozan hamaika elkarte batzen dira: Biak Bat, Mindara, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF), Juneren Hegoak, Seaskako Integrazio Batzordea, Gure Señeak, Gure Nahia, Marea Urdina, Pausoka, Sanfilippo, Down Sindromea eta bestelako adimen urritasunak fundazioa, Hiru hamabi, Ulertuz eta Aspanif.
Hauetako elkarte batzuek, diagnosi anitzak dituzten haur eta gazteak biltzen dituzte, eta beste batzuek diagnosi zehatzak dituztenak.
Helburua
- Denok gaitasunak eta gabeziak ditugula ohartzea, eta elkar laguntzaren garrantziaz jabetzea eta lantzea.
Egun garrantzitsuak
- Otsailak 29 (bisurtea ez denean 28): Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna.
- Otsailak 11: Zeinu-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna.
- Martxoak 21: Down Sindromearen Ikusgarritasun Eguna.
- Ekainak 23: Dravet Sindromearen Nazioarteko Eguna.
- Abenduak 3: Aniztasun Funtzionalaren Eguna.