Kulturaniztasuna

Koloreen festa!+fobiarik ez

Kulturaniztasuna kultura ezberdinen arteko elkarbizitza da.

EGUNGO GIZARTEAN, HERRI GUZTIETAN BIZI DIRA ELKARREKIN KULTURA BAT BAINO GEHIAGO, JATORRI ANITZEKOAK BAIKARA GUZTIOK.

Ndank-ndank (“dankan dankan” irakurtzen da), Etiopia Utopia, Kale dor kayiko, Banaiz Bagara, Oporrak Bakean eta Chernobilen Lagunak elkarteen bidez, munduko hainbat txoko ezagutuko ditugu, eta baita bertatik etorritakoek Euskal Herrian egindako kultur, aniztasun eta aberastasun ekarpena ere.

Helburua

  • Euskal Herrian bizi diren euskaldunen kulturaniztasunaz ohartzea, euskal kulturaz gain badaudelako beste kultura bat duten euskaldunak.
  • Koloretako azala bakar eta errepikaezina dugula jabetzea, inoiz bazterkeriarako aitzakia izan ezin dena.

Egun garrantzitsuak

  • Otsailak 21: Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna.
  • Martxoak 21: Arrazakeriaren Aurkako Eguna.
  • Apirilak 8: Ijito Herriaren Eguna.
  • Maiatzak 21: Kultur-Aniztasunaren Munduko Eguna.
  • Ekainak 20: Errefuxiatuaren Eguna.

OINKARIREKIN BIZIPOZTU DANTZAN! BIZIPOZA AUZOLAN

Oinkari dantza taldeko lagunek, taldean dantza egiteko proposamen ederra dakarte, pausoz-pauso azaldua. Oraingo honetan, BIZIPOZA ...
Jarduera landu →
Scroll to Top