Kulturaniztasuna
Koloreen festa!+fobiarik ez
Kulturaniztasuna kultura ezberdinen arteko elkarbizitza da.
EGUNGO GIZARTEAN, HERRI GUZTIETAN BIZI DIRA ELKARREKIN KULTURA BAT BAINO GEHIAGO, JATORRI ANITZEKOAK BAIKARA GUZTIOK.
Ndank-ndank (“dankan dankan” irakurtzen da), Etiopia Utopia, Kale dor kayiko, Banaiz Bagara, Oporrak Bakean eta Chernobilen Lagunak elkarteen bidez, munduko hainbat txoko ezagutuko ditugu, eta baita bertatik etorritakoek Euskal Herrian egindako kultur, aniztasun eta aberastasun ekarpena ere.
Helburua
- Euskal Herrian bizi diren euskaldunen kulturaniztasunaz ohartzea, euskal kulturaz gain badaudelako beste kultura bat duten euskaldunak.
- Koloretako azala bakar eta errepikaezina dugula jabetzea, inoiz bazterkeriarako aitzakia izan ezin dena.
- LH4., 5. eta 6. mailak: Immigrazioa zer den ulertzea, eta pertsona etorkin eta pertsona errefuxiatuen lekuan jartzeko enpatia garatzen hastea.
Egun garrantzitsuak
- Otsailak 21: Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna.
- Martxoak 21: Arrazakeriaren Aurkako Eguna.
- Apirilak 8: Ijito Herriaren Eguna.
- Maiatzak 21: Kultur-Aniztasunaren Munduko Eguna.
- Ekainak 20: Errefuxiatuaren Eguna.
OINKARIREKIN BIZIPOZTU DANTZAN! BIZIPOZA AUZOLAN
Oinkari dantza taldeko lagunek, taldean dantza egiteko proposamen ederra dakarte, pausoz-pauso azaldua. Oraingo honetan, BIZIPOZA ...
Jarduera landu →
Jarduerak
BIZIPOZAREKIN, MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT DANTZAN! ZATOZ GURE KERARA!
Jardueraren iraupena: Zehaztu gabe
Jarduera landu →
MARTXOAK 1: BAZTERKERIAREN AURKAKO EGUNA (BERTSO-SORTAK)
Jardueraren iraupena: Zehaztu gabe
Jarduera landu →
MARTXOAK 21: XENOFOBIA ETA ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNA (BERTSO-SORTAK)
Jardueraren iraupena: Zehaztu gabe
Jarduera landu →