Lasarte-Oriatik Lesboseraino!

Miren Bardaji lasateoriarra Lesbosen izan da, errefuxiatuen kanpamenduetan bere aletxoa jartzen. Lasarte-Oriatik, babesa eta bizipoza bidali nahi izan dizkiote eta herriko antzokian antolatutako ekitaldian. Bertan, herritar bakoitzak beretik eman du, koadro bat margotu, pailazoen saiotxo bat egin, bertsoa bota, abesti bat kantatu… Denek egin dute bat Mirenekin eta errefuxiatuekin, munduak guztiontzat beharko lukeela aldarrikatzeko.

Scroll to Top