Oinarrizkoa

A1-A2

Zer da Down sindromea? (2)

AZALPENA Biribilean solasaldia: Down fundazioa ezagutu dezagun : Bideoa ikusi ondoren, hausnartu: Pertsona bakoitzak izaera bat du, baina diagnostiko bera duten pertsona guztiek (kasuon, Down sindromea) jokabide bera dutela pentsatzeko joera dago. Gauza asko “eginda” ematen zaizkie, pentsatzen dugulako ez direla egiteko gai izango edo besterik gabe, ez diegu saiatzeko aukerarik ematen. Zuen buruarekin zintzoak …

Zer da Down sindromea? (2) Read More »

Nor da nor?

AZALPENA Biribilean solasaldia bideratu: helburua ezberdin-berdinak garela ondorioztatzea da. Guztiekin batera zozketa bat egingo da, eta egokitu zaien laguna marraztu beharko dute (gorputz osoa), inori ezer esan gabe, bere ezaugarriak kontuan hartuta. Marrazki guztiekin mural erraldoia osatuko da, eta bukatzean, bakoitza nor den asmatu beharko dute denen artean.

Buruhandiak

AZALPENA Edozein jaitan ikusi ahal dira buruhandiak. Baina nolakoak dira buruhandiak? Askotarikoak dira: batzuek forma dibertigarriak dituzte, beste batzuek beldurgarriak, animalia itxurakoak… eta ofizioak erakusten dituzten gizaki itxurakoak ere badaude! Banaka edo taldeka, sortu eta egin aniztasunari erantzungo dion buruhandi bat: koloretako azala izango du, ebakiondo bat ezpainetan, audifonoak, betaurrekoak eta bururatzen zaizuen guztia! Maskuria …

Buruhandiak Read More »

Familien etxe handia

AZALPENA Kartoizko etxe handi bat (edo batzuk, taldekide kopuruaren arabera) eraiki eta apaindu. Ikasleak biribilean elkartu; batek dadoa erdira botako du eta, ateratzen den zenbakiarekin, etxe horretan bizi den edo diren pertsonak aipatuko dituzte. Adibidez: 2 zenbakia ateratzen bada, bururatzen zaizkien 2 kideko familia guztiak aipatuko dituzte. Ama eta alaba, aita eta alaba, bi gizon …

Familien etxe handia Read More »

Bizipozaren lema

AZALPENA Bizipozak badu lema bat, honako hau: MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE! Zer esan nahi du lema horrek? Hausnartu taldean zein banaka, eta ondoren osatu mural polit bat, lema barne hartzen duena. Leku ikusgarri batean jarri daiteke, edota herrian/auzoan jartzeko proposamena luzatu dagokion erakundeari (udalari, adibidez). Letrak norberak egin ditzake baina inprimatu nahi izanez gero, PDF …

Bizipozaren lema Read More »

Bihotzerako elikadura

AZALPENA Elikadura osasuntsuak ez du bereizketarik egiten; denok jan beharko genuke modu osasuntsuan. Lehenengo saioan, elikadurari buruz hitz egin: Bigarren saioan, sortzetiko kardiopatia duten pertsonek, beren egunerokoan kantitate handian jan ditzaketen elikagaiak aurkituko dituzue (fruta, fruitu lehorrak, pasta integrala, arraina, itsaskia, hegazti haragia, eta saihestu trans gantzak, olioak eta esnekiak). Kardiopatiarik eduki ez arren, elikagai …

Bihotzerako elikadura Read More »

Arnasketa jolasa

AZALPENA Irakasleak arnasaren funtzionamendua azalduko du. Emozioak arnasketarekin erabat lotuta daude, horregatik, erlaxazioak garrantzia handia du arnasketaren kontrolean. Erlaxazio ariketa hau elkarrekin egin: Ariketa mota hau egitea, arnasaren kontzientziaz jabetzeko eta emozioak kontrolatzeko baliagarria da. Erlaxazioarekin jarraitzeko, abesti honen letran oinarrituta, bikoteka, masajea eman elkarri:

Ur handitan: Gor

AZALPENA UR HANDITAN: Gor Ur handitan telebista-programaren atal honetan, pertsona gorrek egunerokotasunean bizi dituzten egoerak ikusten dira. Sarritan, zaila egiten zaigu beste norbaiten azalean jartzea. Saio honek, hori erraztuko digu. Dokumentala bukatzean, biribilean elkarrizketa zabaldu, eta komentatu ikusitakoa.

Dravet fundazioaren aldeko erronka

AZALPENA Dravet fundazioak “Dravet erronka” antolatzen du, sindromeari eta elkarteari ikusgarritasuna emateko asmoz. Bere buruari erronka bat jarri, eta taldean betetzen dute. Egin gauza bera! Talde moduan, erronka bat adostu eta denek batera bete. Eta erronka bukatzean, Dravet fundazioari keinu egin. Astindu irudimena!

Ur handitan: Down sindromea

AZALPENA UR HANDITAN: 21. Kromosoma, XXI. Mendean Ur Handitan telebista-programako kapitulu honetan, Down sindromedun pertsonak elkarrizketatzen dituzte. Dokumentala ikusi, eta, ondoren, hausnartu talde txikitan zein talde handian:

Scroll to Top