Oinarrizkoa

A1-A2

Zer da esklerosia?

AZALPENA Esklerosiari anizkoitza deitzen zaio, gaixotzen diren pertsonek sintoma oso desberdinak izaten dituztelako. Une batez, pertsona horien lekuan jarriko gara, eta, ondoren, nola sentitu garen adieraziko dugu. Sintomak bikote-kartekin jolastuz ezagutuko ditugu:

Zer da esklerosia? Read More »

Zu ere Super H!

AZALPENA Super H elkarteak, ospitaleko piratatxoak superheroiak direla dio. Eta gu ere superheroi bihurtzen bagara, haiekin batera? Superheroi gorputza margotu, eta marraztu zure aurpegia edo itsatsi ezazu zure buruaren argazkia. Elkarrekin, sor ezazue ospitale handi bat (irudiko superheroien estetikari jarraituz), eta itsatsi itzazue zuen superheroiak inguruan. Edo etxetik ekarritako esne-kutxak beltzez margotu, eta leihoak egiteko

Zu ere Super H! Read More »

Minbizia abordatzera

AZALPENA Denok dugu altxor-kutxa batean gordeko genukeen zerbait. Fisikoa izan daiteke, objektua, txikitako panpina bat, esaterako; edo fisikoa ez dena, adibidez, lagun kuttunak. Minbizia duen pertsona baten lekuan jarriko gara, eta, biribilean, egunerokoan faltan zer bota dezaketen hitz egingo dugu. Minbizia izandako edo minbizia duen norbait ezagutzen badugu, pertsona horrek esandakoa eta berarekin ikasitakoa ere

Minbizia abordatzera Read More »

Putz eta putz

AZALPENA Erbi-ezpaina edo ahosabaia hautsita duten haurrek, putz egiteko eta ezpainak mugitzeko zailtasuna dutela azaldu ikasleei. Eta hori indartzeko, logopedara joan behar izaten dutela. Putz egiteko jolas ezberdinak utzi haien esku, arnasa kontrolpean eduki behar dutela gogoraraziz. Putz eta putz egiteaz gain, arnasa ere hartu behar dutela, alegia. Jolasei dagokienez, adinaren arabera batzuk edo besteak

Putz eta putz Read More »

Xurgatzeko zailtasuna

AZALPENA Xurgatzea jaiotzetik egiten dakigun zerbait da. Ugaztunek berezkoa dugun erreflexu bat da. Erbi-ezpaina duten pertsonek, aldiz, ezpainak ezin dituztenez erabat itxi, ezin dute xurgatu. Horregatik, jaiotzean eta txikiak direnean, amaren bularra edo biberoia xurgatzerakoan elikadura-arazoak izaten dituzte. Xurgatzeko airerik ez sartzea ezinbestekoa da. Egin proba, urrats hauek jarraituz: Biribilean hausnartu: jaioberritan, amaren bularra edo

Xurgatzeko zailtasuna Read More »

Ikusten nauzu?

AZALPENA Garuneko kalteari ikusgarritasuna eman behar diogu. Izan ere, jende askok ez daki zer den garuneko kaltea. Zuek, dagoeneko, horren berri baduzue. Horregatik, burmuin xelebre hau margotu, eta eskolako leku ezkutu batean itsatsi beharko duzue. Gero, burmuinak aurkitzera jolastu dezakezue.

Ikusten nauzu? Read More »

Zentzumenak

AZALPENA Irakasleak zentzumenak lantzeko 5 txoko prestatuko ditu, saio bakoitzeko bat. Leku ireki batean egitea proposatzen da, ikasleak gelako errutinatik eta lan egiteko modutik aldendu, eta beste kontzentrazio bat aurkitzeko. Saio bakoitzaren ondoren, mural bat egin daiteke. Muralak zentzumenak, zentzumen bakoitzari dagokion organoa, eta jasotako bizipenak jasoko ditu, irudiko adibideari jarraituz. Esaterako, entzumenaren jarduera egin

Zentzumenak Read More »

Zer da garuneko kaltea? (1. jarduera)

AZALPENA Garuneko kaltea zer den jakin aurretik, garuna zer den ezagutuko dugu. Biribilean elkarrizketa: Garuna edo burmuina, burezurraren barruan dagoen organoa da. Garuna oso garrantzitsua da, eta, aldi berean, oso hauskorra. Garunak gorputz guztia kontrolatzen du; gure gorputzaren kontrola duen telebistaren mandoa bezalakoa da. Adibidez, txalo jo nahi dugunean, garunak eskuei esaten die: “Elkartu eta

Zer da garuneko kaltea? (1. jarduera) Read More »

Scroll to Top