Ertaina

B1

Ezetz asmatu nor naizen?

AZALPENA Zozketa batean, taldeko guztien izenak papertxo batean idatzi, eta poltsa batean sartuko dira. Bakoitzak paper bat hartuko du, baina ezingo du esan nor egokitu zaion. Ondoren egokitu zaion izen/pertsonaren deskribapena egingo du, lehen pertsonan hitz eginez, hura balitz bezala. Zer gustatzen zaion, zer ez, bere ikasgairik gustukoena, eta abar. Gainerako ikasleak, pertsona hori asmatzen …

Ezetz asmatu nor naizen? Read More »

Adi azukreari

AZALPENA Diabetesa duten pertsonek jaten duten horren azukre kantitatea ezagutu behar dute, hipergluzemiara ez iristeko. Izatez, denoi komeni zaigu jaten dugun horren azukre kantitatea ezagutzea, ondo baitakigu ez dugula gehiegi hartu behar, txantxarrak sortzen direlako eta gure osasunerako kaltegarria delako. Hortaz, azukre-koxkor batek 4 g. baldin baditu, zenbat azukre-koxkor jaten dituzue egunean? Eskolara egunerokoan jaten …

Adi azukreari Read More »

Osasuntsu jan, super energia izan!

AZALPENA Azukrea eta azukredun jakiak jateaz ari garela, elikadura osasuntsuari buruz hitz egitea komeni da, ikasleek ez dezaten pentsatu azukrea janda energia lortuko dutenik. Orri zuri handi batean, hiru solairuko piramide bat marraztu eta erditik zatituko dugu. Oinarria gorria izango da, erdikoa laranja eta goikoa gorria, egunero, sarri eta tarteka jan beharreko elikagaiak kokatzeko. Ikasleak …

Osasuntsu jan, super energia izan! Read More »

Glukosa eta intsulina, elkarren lagun minak!

AZALPENA 2-3 laguneko taldeak osatu eta glukosa bolatxo bat eta intsulina txertatzeko “boligrafoa” egiten saiatu. Nahi duzuen moduan egin dezakezue: maketa izan daiteke, marrazkia, 3D irudia, panpina… Ondoren, “Glukosa eta intsulina, elkarren lagun minak!” lemapean, idatzi glukosak digestio-aparatuan egiten duen ibilbidea, beti ere, diabetesa duen pertsona baten kasuan (intsulina txertatuz).

“Zer da diabetesa?” ipuina

AZALPENA Irakasleak txotxongiloak balira bezala erabiliko ditu panpinak, azalpenak argiagoak izan daitezen, bisualagoak. Panpinetako batek diabetesa izango du, eta besteak ez. Hori oinarritzat hartuta, irakasleak azalpen hauek emango ditu, gure ipuin-adibideari jarraituz. Gure ipuin-adibidean, Mirenek ez du diabetesik eta Jonek bai. IPUINA Hauek Miren eta Jon dira. Gehiago ezagutu nahi dituzue? Lagun onak dira, bakoitza …

“Zer da diabetesa?” ipuina Read More »

Gure azoka solidarioa

AZALPENA Gelako, mailako, elkarteko edo zikloko kideekin, azoka solidario bat antolatuko dugu eta guztiok azokako boluntario izango gara. Azoka antolatzeko hartu beharreko erabakiak:

Ausarten kluba

AZALPENA Eskola, herria, auzoa… denonak dira; denok dugu leku bat bertan: lagunak edukitzeko eskubidea, pozik egoteko eta gozatzeko eskubidea. Baina hori ez da beti horrela, zoritxarrez. Bideoa ikusi: Ausarten kluba osatuko al dugu? Bai! Lehenik eta behin, biribilean jarrita, ausarta izatea zer den galdetuko diegu ikasleei. Jasoko diren erantzunen artean indartsua, beldurrik gabea edota borroka …

Ausarten kluba Read More »

Busti zaitez!

AZALPENA Esklerosi anizkoitzaren kolorea laranja denez, letra laranja handiz esaldi hau idatziko dugu: ESKLEROSIAGATIK BUSTITZEN GARA! Jolastokira irten eta, urarekin jolastuz, elkar bustiko dugu, dantza egiten dugun bitartean. Bukatzean, letren inguruan elkartuko gara eta Esklerosiagatik bustitzen gara! oihukatuko dugu elkarrekin. Guztia bideoan grabatzea oso polita geldituko litzateke!

Ukitu gabeko jolasa

AZALPENA Sortzetiko kardiopatia duten pertsonek kontuz ibili behar dute bularraren aurka talkarik ez egiteko. Jolastokian edo leku ireki zabal batean, mugak jarriko dira, eta ikasleek ezingo dute muga horietatik irten. Mugatutako espazioan zehar mugitu beharko dira, elkar ukitu gabe. Gainera, espazioa gero eta txikiagoa izango da. Espazio barruan, konoak, bankuak, eta era guztietako materiala aurkituko …

Ukitu gabeko jolasa Read More »

Bihotzetik eta bihotzez

AZALPENA Nolakoa imajinatzen duzue bihotzaren barruko makinatxoa? Margotu eta moztu kremaileradun bihotz hau eta marraztu barruan makinatxoa, bakoitzak irudikatzen duen bezala. Azkenik, biribilean, nahi duenak bere makinatxoak nola funtzionatzen duen kontatu dezala.

Scroll to Top