Galtzerdi hiztuna
AZALPENA Ikasleei galtzerdi bana ekartzeko eskatu. Galtzerdiarekin, txotxongilo bat sortuko dute. Taldearen eta eskolako baliabideen arabera, material desberdinak jarriko dira ikasleen eskura. Behin txotxongiloak bukatuta, txotxongiloen ahoa mugituz, bideo bat grabatu, Down sindromea azalduz, edo sindromearekiko sentsibilizatuz, edo denok (des)berdinak garela aldarrikatuz.