Arnasa eman fibrosi kistikoari!
AZALPENA Orri zuri erraldoi batean, kardabera baten makilatxoa eta bihotza marraztu. Ondoren, atzamarrak tenperatan bustita, kardaberaren kardilaunak irudikatu (hegan doan zatitxo bakoitza). Marrazkiaren tamaina, gelako atearen neurrikoa izan daiteke, eta gelako atean itsatsi. Kardabera magiko hau, putz eta putz egin arren, ez da sekula hegan joango.