Altua

B2-C1

Zentzumenak

AZALPENA Irakasleak zentzumenak lantzeko 5 txoko prestatuko ditu, saio bakoitzeko bat. Leku ireki batean egitea proposatzen da, ikasleak gelako errutinatik eta lan egiteko modutik aldendu, eta beste kontzentrazio bat aurkitzeko. Saio bakoitzaren ondoren, mural bat egin daiteke. Muralak zentzumenak, zentzumen bakoitzari dagokion organoa, eta jasotako bizipenak jasoko ditu, irudiko adibideari jarraituz. Esaterako, entzumenaren jarduera egin …

Zentzumenak Read More »

Zer da garuneko kaltea? (1. jarduera)

AZALPENA Garuneko kaltea zer den jakin aurretik, garuna zer den ezagutuko dugu. Biribilean elkarrizketa: Garuna edo burmuina, burezurraren barruan dagoen organoa da. Garuna oso garrantzitsua da, eta, aldi berean, oso hauskorra. Garunak gorputz guztia kontrolatzen du; gure gorputzaren kontrola duen telebistaren mandoa bezalakoa da. Adibidez, txalo jo nahi dugunean, garunak eskuei esaten die: “Elkartu eta …

Zer da garuneko kaltea? (1. jarduera) Read More »

Ezpainak irakurtzen

AZALPENA Oraingoan, entzumen urritasuna duten pertsonen azalean jarriko gara. Biribilean eserita, alfabeto daktilologikoko txartelak aprobetxatuko ditugu. Bi lagun biribilaren erdian jarriko dira. Batek, aurikularren bidez musika izango du belarrietan jarrita, ez mina emateko bezain ozen, baina ingurukoa zailtasunez entzuteko moduan. Besteak, txartel bat hartuko du begiak itxita, eta, entzuten ez duen lagunaren parean jarrita, hitza …

Ezpainak irakurtzen Read More »

Alfabeto daktilologikoarekin jolasean

AZALPENA Zeinu-hizkuntzan asteko egunak ikasiko ditugu. Baina, nola esaten da norberaren izena? Zeinu-hizkuntzan norberaren izena esateko bi modu daude. Biak egingo ditugu! Irakasleak, “Alfabeto daktilologikoa”-ren kopia asko egingo ditu, ikasle bakoitzak bere izena osatzen duten letrak hartzeko adina egon daitezen. Haurrak ez nahasteko, kontuan hartu alfabeto honetan letra eta zeinua agertzeaz gain, behean dauden marrazkietan …

Alfabeto daktilologikoarekin jolasean Read More »

Zer da gorreria?

AZALPENA Ba al dakizue jaio aurretik ere, umetokian, entzun egiten dugula? Bada, pertsona batzuek, horrela jaio direlako, edo gaixotasun bat eduki dutelako, ez dute ondo entzuten. Are gehiago, kasu batzuetan, ez dute batere entzuten. Pertsona horiek entzumen urritasuna edo gorreria dute, hurrenez hurren. Biribilean, bideratu solasaldia: Entzumen urritasuna duten pertsonek, audifonoei esker entzuten dutela azalduko …

Zer da gorreria? Read More »

Gorputza mugituz!

AZALPENA Sanfilippo sindromea duten umeek, mugikortasuna galtzen dute. Horri aurre egiteko, zer da onena? Gorputza mugitzea! Kartoi mehe gainean esku bat edo oin bat jarrita (eskuma edo ezkerra), lurrean itsatsi, bi edo hiru zutabeko ilarak osatuz. Ikasleek ilara bat osatuko dute, eta lurreko oinatzek markatutako oina edo eskua jarrita egin beharko dute aurrera. Erdian, Sanfilippo …

Gorputza mugituz! Read More »

Zer da Sanfilippo sindromea?

AZALPENA Irudimena lantzeko jarduera bat egingo dugu (benetako materiala ere erabili daiteke): gure burua urez betetako puxika bat dela pentsatuko dugu. Ikasten ditugun gauzak ura dira, eta puxika barruan gordetzen ditugu. Zeintzuk dira ikasten ditugun lehenengo gauzak? Oinez ibiltzea, hitz egitea, gure familiakoen izenak, eta abar. Orain, Sanfilippo daukan ume baten burua irudikatuko dugu. Burua …

Zer da Sanfilippo sindromea? Read More »

Zer da Dravet sindromea?

AZALPENA Jaiotzen diren 20.000 haurretatik batek Dravet sindromea pairatzen du. Dravet sindromearen ondorioz, haur horrek etengabeko epilepsia-krisiak izaten ditu. Horrek, galera kognitiboa eragiten dio. Ikasleei azaldu, Dravet sindromea epilepsia-erasoaldi asko pairatzean datzala. Ondoren, epilepsia-erasoaldi bat zer den, eta horren aurrean zer egin irakatsiko diegu bi muralen bidez. Epilepsia erasoaldi baten gakoak: lehen muralean, Dravet sindromea …

Zer da Dravet sindromea? Read More »

Lasaitasunaren garrantzia

AZALPENA Biribilean, bideratu solasaldia: Lasaitasuna oso garrantzitsua da, baina horrek ez du esan nahi urduritasuna beti negatiboa denik, batzuetan irrikatsu gaudenean agertzen baita. Emozio eta sentipen guztiek bezala, lasaitasunak eta urduritasunak leku bat dute gure bizitzetan; horiek ondo ezagutu behar ditugu. Dravet sindromea duten lagunen bizitzan lasaitasuna oso garrantzitsua da. Are gehiago, garrantzia berezia duela …

Lasaitasunaren garrantzia Read More »

Galtzerdi hiztuna

AZALPENA Ikasleei galtzerdi bana ekartzeko eskatu. Galtzerdiarekin, txotxongilo bat sortuko dute. Taldearen eta eskolako baliabideen arabera, material desberdinak jarriko dira ikasleen eskura. Behin txotxongiloak bukatuta, txotxongiloen ahoa mugituz, bideo bat grabatu, Down sindromea azalduz, edo sindromearekiko sentsibilizatuz, edo denok (des)berdinak garela aldarrikatuz.

Scroll to Top