Aurreratua

C2-Ama-hizkuntza

AIZPEAK 1.MOTAKO DIABETESA DU

Ezagutzen al duzu 1.motako diabetesa duenik? 1.motako diabetesa duzu? Baita Aizpeak ere! Bere egunerokoa nolakoa den eta ondo egoteko zer egin behar duen kontatuko digu bideo honetan. Ondoren, borobilean elkartu eta hausnartu.

Gure artetik joandakoak oroituz

Jaiotzen garen bezala, hil egiten gara. Oso gaixorik daudenak, istripu bat izan dutenak edo gerran bizi direnak hil egiten dira batzuetan. Zer nolako sentimenduak eragiten dizkigu heriotzak? Tristura, amorrua, haserrea, lasaitasuna. Oso sentimendu indartsuak dira gainera, oso biziak. Heriotza baten aurretik eta/edo ondoren, dolua eman daiteke. Zuhaitz bat landatzea da jarduera honen proposamena. Zuhaitz bat …

Gure artetik joandakoak oroituz Read More »

Harrera familiei buruzko dokumentala

AZALPENA Gu ere familia harrera gara – Multimedia Oharra: irakasleentzat ere adierazgarria izan daiteke, harreran dauden ikasleek nerabezaroan bizi dituzten gorabeherak hobeto ulertzeko. Kontuan hartu behar da, nerabezaroak haurtzaroarekin lotura zuzena duela eta, orokorrean, haur hauek hutsune emozionalak izan ditzaketela, 0-2 urte artean bizitako estimulazio faltagatik.

Teranga dokumentala

AZALPENA Dokumentala ikusi eta, ondoren, talde handian komentatu eta hausnartu zer pentsarazi dizuen. Gero, kartoi mehe batzuetan gai gako batzuk idatzi eta horien inguruan bildu talde txikitan. Bakoitzean 4-5 minutu eman, denetatik igaro arte. Gai gakoak honako hauek dira: Gonbidatu ezazue zuenera gai honi buruz hitz egiteko prest dagoen pertsona bat. Ndank-ndank elkartearen bidez izan …

Teranga dokumentala Read More »

Auzoari, herriari, esku bat luzatuz

AZALPENA Ikerketa txiki bat eginez, ezagutu eta hurbildu zaitezte zuen auzoan/herrian dauden elkarteetara, adinekoen egoitzetara, zein norbanakoengana. Oro har, egunerokoan gozatzen ditugun gauza txikiak egin ahal izateko prestutasuna edota laguntza izatea eskertzen dute gure auzokide zein herrikideek: paseatzera joatea, elkarrizketa bat izatea, jolastea… Gozatu eta gozarazi ingurukoekin, ikusiko duzue nola ezer gutxi emanda, askoz gehiago …

Auzoari, herriari, esku bat luzatuz Read More »

Zer da sortzetiko kardiopatia?

AZALPENA Gure bihotza beti ari da taupadaka, lasai gaudenean poliki eta urduri gaudenean azkar. Sortzetiko kardiopatia duten lagunen bihotza, batzuetan polikiegi doa; horregatik, makinatxo bat jarri behar da bihotzaren ondoan, taupaden erritmoa beti ondo egin dezan. Ikasleei bikoteka, elkarren bularrean belarria jar dezaten eskatuko diegu, bestearen bihotza entzuteko. Erabateko isiltasuna beharko dute horretarako, erlaxagarria izan …

Zer da sortzetiko kardiopatia? Read More »

Minbiziari besarkada

AZALPENA Minbizia zer den jakitea, agian ez da sentiarazten diguna identifikatzen jakitea bezain garrantzitsua. Edonork izan dezake minbizia, eta hil ala bizi. Bizitza bera bezala, bakoitzak modu batean bizi du. Badaude umore beltzez aurre egiten diotenak; burusoil geratu eta zapia janzten dutenak eta burusoila airean daramatenak; bularra galdu eta inplantea jartzen dutenak eta jartzen ez …

Minbiziari besarkada Read More »

Minbiziaz biribilean

AZALPENA Taldea biribilean elkartu eta minbizia zer den galdetu, talde handian erantzun dezaten. Ondoren, talde txikiagoak osatu; ikasle nahikorik ez badago, talde handia mantendu. Taldetxo bakoitzari orri bana emango zaio, bakoitzean azpian adierazitako galdera bakarra izango duena: Orri bakoitzarekin 2 minutu emango dituzte eta denbora bukatzean, ondoko taldeari pasako diote orria, talde guztiek galdera guztiak …

Minbiziaz biribilean Read More »

Zer da garuneko kaltea? (2. jarduera mota)

AZALPENA Garuneko kaltea zer den jakin aurretik, garuna eta bere funtzioak ezagutzea ezinbestekoa da. Biologiako irakasleak beharrezko azalpenak emango ditu. Ondoren, Hiru Hamabi elkartearen mikrodokumentala ikusi: HIRU HAMABI Biribilean solasaldia: Kaltetutako burmuineko atalaren arabera, modu batean edo bestean eragingo du gorputzaren funtzionamenduan. 3-4-5 laguneko taldeak osatuta, egin burmuineko atalak azaltzeko maketa bat eta, ondoren, gelakideen …

Zer da garuneko kaltea? (2. jarduera mota) Read More »

Denboraren lerroa

AZALPENA Zer da lorpen bat? Nahiko subjektiboa den zerbait da, pertsona batentzat egunerokoan parte dena, beste norbaitentzat sekulako lorpena izan baitaiteke. Parte-hartzaileei denbora lerro bat egiteko eskatuko diegu, bakoitzaren bizitzetan garrantzitsutzat jotzen dituzten egunak aipatuz eta azalduz. Horietako bakoitzaren argazki bat ekarri edo marrazki bat egin beharko dute eta data jarri (urtearekin nahikoa da), nahi …

Denboraren lerroa Read More »

Scroll to Top