Aurreratua

C2-Ama-hizkuntza

Zer da garuneko kaltea? (2. jarduera mota)

AZALPENA Garuneko kaltea zer den jakin aurretik, garuna eta bere funtzioak ezagutzea ezinbestekoa da. Biologiako irakasleak beharrezko azalpenak emango ditu. Ondoren, Hiru Hamabi elkartearen mikrodokumentala ikusi: HIRU HAMABI Biribilean solasaldia: Kaltetutako burmuineko atalaren arabera, modu batean edo bestean eragingo du gorputzaren funtzionamenduan. 3-4-5 laguneko taldeak osatuta, egin burmuineko atalak azaltzeko maketa bat eta, ondoren, gelakideen …

Zer da garuneko kaltea? (2. jarduera mota) Read More »

Denboraren lerroa

AZALPENA Zer da lorpen bat? Nahiko subjektiboa den zerbait da, pertsona batentzat egunerokoan parte dena, beste norbaitentzat sekulako lorpena izan baitaiteke. Parte-hartzaileei denbora lerro bat egiteko eskatuko diegu, bakoitzaren bizitzetan garrantzitsutzat jotzen dituzten egunak aipatuz eta azalduz. Horietako bakoitzaren argazki bat ekarri edo marrazki bat egin beharko dute eta data jarri (urtearekin nahikoa da), nahi …

Denboraren lerroa Read More »

Zer da Down sindromea? (2)

AZALPENA Biribilean solasaldia: Down fundazioa ezagutu dezagun : Bideoa ikusi ondoren, hausnartu: Pertsona bakoitzak izaera bat du, baina diagnostiko bera duten pertsona guztiek (kasuon, Down sindromea) jokabide bera dutela pentsatzeko joera dago. Gauza asko “eginda” ematen zaizkie, pentsatzen dugulako ez direla egiteko gai izango edo besterik gabe, ez diegu saiatzeko aukerarik ematen. Zuen buruarekin zintzoak …

Zer da Down sindromea? (2) Read More »

Tratu egokia

AZALPENA Bi bideo ikusiko ditugu eta, aurretik eta ondoren, hausnarketa txikiak egingo ditugu biribilean: Garun-paralisia duten pertsonak dira bideo honetako protagonista; gorputzak ez die garunak ematen dizkien mugitzeko aginduak betetzen uzten, eta garuneko gunearen paralisiaren arabera, pertsonei modu batean edo bestean eragiten die.

Entzun, adierazi, lagundu

AZALPENA Denok ditugu gaitasunak eta gabeziak, bakoitzak bereak ezagutzen ditu. Sarritan baina, gure gabeziak onartzea kosta egiten zaigu, “ahul” sentitzen gara eta ez dugu laguntza eskatzen. Oso garrantzitsua da egiten ez dakiguna edo zaila egiten zaiguna kontatzea eta laguntza eskatzea. Izan ere, denok behar dugu laguntza zerbaitekin, batzuek gauza gehiagorekin eta beste batzuek gauza gutxiagorekin. …

Entzun, adierazi, lagundu Read More »

Bizipozaren dokumentala

AZALPENA Bizipoza elkartea ezagutzeko dokumentala: Bizipoza-Dokumentala Auzo edota herri mailan egiteko ikerketa proposamen bat: Ikerketa hori egin eta, ondoren, pentsatu zer eskaintzen duten elkarte horiek, zergatik jaio diren, zertarako eta zer egin dezakezuen zuek haien alde.

Bihotzerako elikadura

AZALPENA Elikadura osasuntsuak ez du bereizketarik egiten; denok jan beharko genuke modu osasuntsuan. Lehenengo saioan, elikadurari buruz hitz egin: Bigarren saioan, sortzetiko kardiopatia duten pertsonek, beren egunerokoan kantitate handian jan ditzaketen elikagaiak aurkituko dituzue (fruta, fruitu lehorrak, pasta integrala, arraina, itsaskia, hegazti haragia, eta saihestu trans gantzak, olioak eta esnekiak). Kardiopatiarik eduki ez arren, elikagai …

Bihotzerako elikadura Read More »

Arnasketa jolasa

AZALPENA Irakasleak arnasaren funtzionamendua azalduko du. Emozioak arnasketarekin erabat lotuta daude, horregatik, erlaxazioak garrantzia handia du arnasketaren kontrolean. Erlaxazio ariketa hau elkarrekin egin: Ariketa mota hau egitea, arnasaren kontzientziaz jabetzeko eta emozioak kontrolatzeko baliagarria da. Erlaxazioarekin jarraitzeko, abesti honen letran oinarrituta, bikoteka, masajea eman elkarri:

Ur handitan: Gor

AZALPENA UR HANDITAN: Gor Ur handitan telebista-programaren atal honetan, pertsona gorrek egunerokotasunean bizi dituzten egoerak ikusten dira. Sarritan, zaila egiten zaigu beste norbaiten azalean jartzea. Saio honek, hori erraztuko digu. Dokumentala bukatzean, biribilean elkarrizketa zabaldu, eta komentatu ikusitakoa.

Dravet fundazioaren aldeko erronka

AZALPENA Dravet fundazioak “Dravet erronka” antolatzen du, sindromeari eta elkarteari ikusgarritasuna emateko asmoz. Bere buruari erronka bat jarri, eta taldean betetzen dute. Egin gauza bera! Talde moduan, erronka bat adostu eta denek batera bete. Eta erronka bukatzean, Dravet fundazioari keinu egin. Astindu irudimena!

Scroll to Top