Aurreratua

C2-Ama-hizkuntza

Ur handitan: Down sindromea

AZALPENA UR HANDITAN: 21. Kromosoma, XXI. Mendean Ur Handitan telebista-programako kapitulu honetan, Down sindromedun pertsonak elkarrizketatzen dituzte. Dokumentala ikusi, eta, ondoren, hausnartu talde txikitan zein talde handian:

Fobiarik, ez!

AZALPENA Arrazakeria eta kolektibo batzuekiko fobiak oso barneratuta daude gure gizartean, hizkeran, egunerokotasunean. Naturalizatu egin ditugu eta ikusten edo entzuten ditugunean, ez gara harritu ere egiten. Orri batzuetan, hurrengo esaldi hauek idatzi, eta kutxa batean sartu. Banaka atera, eta gaiari buruz eztabaidatu biribilean.

Jatorri ezberdinetako euskaldunak

AZALPENA Bideoa: Ez naiz arrazista, baina…. Ur Handitan | TB | Telebista online | EITB nahieran Ur handitan programako atal hau ikusi, eta talde txikitan bilduta, jaso elkarrizketatuek aipatzen dituzten estereotipo nagusiak. Ondoren, talde handian eztabaidatu eta egoera ezberdinak proposatzen dituzten egoerak marraztu. Azkenik, antzeztu egoera arrazista desberdinak. Ea “ohiko” zenbat eszenatoki sortzen dituzuen. Eta …

Jatorri ezberdinetako euskaldunak Read More »

Kale dor kayiko

AZALPENA Ur handitan programaren ijitoei buruzko saioa ikusi. Bideoa: Euskal ijitoak. Ur Handitan | TB | Telebista online | EITB nahieran Ijitoei buruzko ikerketa txiki bat egin, ijitoa den norbait elkarrizketatuz edo Interneten informazioa bilatuz. Hurrengo abestia entzun eta letrari erreparatu. Erromintxela, euskara eta kalóaren arteko nahasketatik sortutako hizkuntza da. Abesti honek hitz batzuk erromintxelaz …

Kale dor kayiko Read More »

Ur handitan: Adopzioa

AZALPENA ETB1-eko Ur Handitan programako adopzioari buruzko dokumentala. Adoptatuak diren haur eta gazteen bizipenak lehenengo pertsonan biltzen ditu. UR HANDITAN: Gurasoak ez dira aukeratzen Oharra: adoptatuak diren ikasleek nerabezaroan bizi dituzten gorabeherak hobeto ulertzeko irakasleentzako ere adierazgarria izan daiteke. Kontuan hartu, nerabezaroak haurtzaroarekin lotura zuzena duela, eta, orokorrean, haur hauek hutsune emozionalak izan ditzaketela, 0-2 …

Ur handitan: Adopzioa Read More »

LGTBIQ+ banderaren historia

AZALPENA Nola sortu zen LGTBIQ kolektiboaren bandera? Gilbert Baker diseinatzailea Somewhere over the rainbow abestian oinarritu zen. Demode Quartet taldeak abestia euskaraz abesten du: 1978ko Harrotasun Egunean agertu zen bandera hau lehen aldiz, San Frantziskon. Hasieran, 8 kolore zituen, baina arrosa kendu egin zioten oihal arrosa aurkitzea oso zaila zelako. Geroztik, 6 edo 7 kolorekoa …

LGTBIQ+ banderaren historia Read More »

Kontzeptuak argituz

AZALPENA Biribilean elkartu eta kontzeptu hauek partekatu. Bakoitzak zer esan nahi duen azaltzen saiatu: Ondoren, bideo hau ikusi. Behar izanez gero, aurretik esandakoa zuzendu. Bideoa ikusi ondoren, elkarrizketa zabaldu: Azkenik, taldeka, entzundako edukiak oinarritzat hartuta, lau kontzeptu horien aurkezpena egin, bakoitzaren adibideak erabiliz. Aurkezpena nahi den formatuan egin daiteke. Ondoren, gelakideen aurrean aurkeztu; eskolan bagaude, …

Kontzeptuak argituz Read More »

Edertasun estereotipoak, akabo!

AZALPENA Ikasleak 4-5-6 laguneko taldetan antolatu. Talde bakoitzak, gizartearen arabera gizon eta emakume perfektuak nolakoak izan behar duten idatziko du orri baten. 10 minutu izango dituzte. Gero, banaka jarrita eta modu anonimo eta pribatuan, idatzi duten “perfekzio” horretatik kanpo, haien gorputza nolakoa den deskribatuko dute, zer duten atsegin eta zer ez zehaztuz. 5 minutu izango …

Edertasun estereotipoak, akabo! Read More »

Zaintza

AZALPENA Autozaintza eta zaintzari buruz hitz egiteko jarduera. Biribilean egingo da elkarrizketa. Ondorioa: nork bere burua zainduz, besteak ere zaintzen ditu. Nork bere burua zaindu ezean, ez gara ez gurekin, ezta ingurukoekin ere ondo sentituko.

Adi azukreari

AZALPENA Diabetesa duten pertsonek jaten duten horren azukre kantitatea ezagutu behar dute, hipergluzemiara ez iristeko. Izatez, denoi komeni zaigu jaten dugun horren azukre kantitatea ezagutzea, ondo baitakigu ez dugula gehiegi hartu behar, txantxarrak sortzen direlako eta gure osasunerako kaltegarria delako. Hortaz, azukre-koxkor batek 4 g. baldin baditu, zenbat azukre-koxkor jaten dituzue egunean? Eskolara egunerokoan jaten …

Adi azukreari Read More »

Scroll to Top