Author name: bizipoza

Otsoak dantza taldearen bizipoza jaialdia!

Otsoak dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia baliatu du herriko elkarteen lana aitortzeko eta Porrotx bidelagun izan du. Ataungo Otsoak dantza taldeak amaiera berezia eman nahi izan dio ikasturteari. Herriko elkarte boluntarioen lana aitortu nahi izan du eta ohiko ikasturte amaierako emanaldia omenaldi bihurtu du.  Horrela, Porrotxekin batera, Bizipoza jaialdia egin dute Ataungo San Gregorio auzoko …

Otsoak dantza taldearen bizipoza jaialdia! Read More »

BIZIPOZA ESKOLA LASARTE-ORIA ZIPRIZTINTZEN!

Lasarte-Orian, 2024 urtean elkarlana bideratu da Lasarte-Oriako Bizipoza taldearen eta herriko ikastetxe guztien artean. Helburua, guztion artean gai eta balore guzti hauek lantzea izan da, bidea elkarrekin eginez, elkar koordinatuta eta elkar aberasten. Lehen ikasturtea izan da elkarlana bideratu dena, eta esperientzia emankorra izan dela ikusita, datorren ikasturtean ere elkarlanean jarraitzeko asmoa dute. Elkarlanak 3 …

BIZIPOZA ESKOLA LASARTE-ORIA ZIPRIZTINTZEN! Read More »

BIZIPOZA EGUNA IDIAZABALGO AITA IPARRAGIRREN!

Urtero Berdintasunean 1 eguna ospatzen dute Idiazabalgo Aita Iparragirre eskolan eta aurten, Bizipoza osatzen duten hainbat elkarteren lanketa egin dute. Horrez gain, hemendik aurrera Bizipoza eguna ospatuko dute, guztiontzat beharko lukeen mundua aho batez aldarrikatuz. Eskerrik asko eta segi mundu inklusiboa eraikitzen!

HERNANI ZIPRIZTINEZ BETE DA!

Apirilaren 27an ospatu genuen Bizipoza jaia Hernanin eta benetan ederra izan zen! Jairako motorrak berotzeko, Bizipoza Eskolaren aurkezpenak egin genituen Hernaniko ikastetxe guzti-guztietan: Elizatxo ikastola, Langile ikastola, Aratz ikastola, Txirrita eskola, Urumea ikastola eta Hernaniko Lanbide Heziketa. Eskerrik asko denei eta segi Hernani eta Euskal Herria zipriztintzen!

Herri Ametsa gure herri amets!

Donostiako Herri Ametsa ikastolako lagunek azoka solidarioa antolatu dute Bihotzez elkartearen alde! Borobilean elkartasunaren inguruan hausnartuz, ematea eta jasotzea zeinen aberatsa den ondorioztatu dute eta pintxoak, apaingarriak, zozketa, aurpegi margoketa, objketu kuttuna eta abar antolatu dute LH6.mailako ikasleek. Dena haiek egina! Bihotzezentzat eta bihotzez, horixe da gure herri ametsa.

GURE HILAK OROITZEKO FESTA OIARTZUNEN

Azken urteotan, urtean behin biltzen dira Oiartzuarrak intxaurrondoaren inguruan Abaraxka ludotekak antolatutako ekimen honetan. Bertan, hildakoak oroitzen dituzte eta bertsoak, olerkiak, antzerkiak eta abar partekatzen dituzte. Heriotza naturaltasunez lantzen dugunean, gure ingurua zipriztintzen ari gara. Eskerrik asko Abaraxka eta Oiartzun! Hil arte bizi!

Kulturaniztasunak, sabelak eta bihotzak betetzen dizkie Bilboko Abusu ikastolako lagunei

Euskal kulturaz gain, badaude beste kultura bat ere baduten euskaldunak. Bilboko Abusu ikastola, Mexiko, Maroko, Bolivia, Venezuela, Ukraina, Senegal eta beste hamaika lekutan jaiotako familiek osatzen dute. Ikastolako familien kulturak ezagutzeko proiektua egin dute, bertako bandera, jolasak, kontinenteen izenak, abestiak eta ipuinak ikasiz gozatuz. Familiak ikastolara gonbidatu eta norbere herrialdeko plateren bat parketatuz, festa koloretsu …

Kulturaniztasunak, sabelak eta bihotzak betetzen dizkie Bilboko Abusu ikastolako lagunei Read More »

Scroll to Top